Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Hungariakoa, santua

Hungariako printzesa (Presburg, 1207 - Marburg, 1231). Hungariako Andres II.aren alaba. Hamalau urte zituela, Luis IV.arekin ezkondu zen. Hura hil zenean Henrike Raspe koinatua alargunaren atzetik ibili zen, eta Elisabet babes bila joan zen Bamber-go apezpikuarengana, osaba baitzuen. Hil eta handik lau urtera kanonizatu zuen Gregorio IX.ak.