Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet

Errumaniako erregina (Neuwied, 1843 - Bucarest, 1916). Wied-ko Hermann printzearen alaba. 1869an Karlos Hohenzollern Errumaniako erregearekin ezkondu zen. Errusiarren eta turkiarren arteko gerran zaurituei kontu egiten lan egin zuen. Hainbat olerki liburu, eleberri eta filosofiako saioak idatzi zituen alemanez, Carmen Sylva goitizenez.