Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet IIa Borboikoa

Espainiako erregina (Madril, 1830 - Paris, 1904). Fernando VII.aren eta Maria Kristinaren alaba. Elisabetek erregetza eskuratu zuenean, haren osaba Karlosek Gerra Zibila hasi zuen (1833-1839). 1843 arte, Espartero buruzagi militarrak hartu zuen erregetza, liberalen laguntzarekin. 1846an, bere lehengusu Asisko Franziskorekin ezkondu zen Elisabet. 1868ko iraultzak Espainiatik bota baitzuen, Parisa erbesteratu zen. Haren seme Alfontso XII.ari utzi zion erregetza 1870ean.