Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Ia

Ingalaterra eta Irlandako erregina (Greenwich-eko jauregia, 1533 - Richmond, 1603). Henrike VIII.aren eta Ana Bolenaren alaba. Katolikoen kontra aritu zen; Maria Estuardo, Eskoziako erregina atxilotu eta hilarazi zuen. Espainiak Ameriketan zituen lurraldeen kontra korsarioak bidali zituen. Katolikoen kontra zuen jarreragatik Filipe II.ak gudarosteak bidali zizkion, baina irabazle irten zen Elisabet, eta erlijio protestantea ezarri zuen berriz bere erreinuan.