Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Estuardo

Bohemiako erregina (Falkland-go jauregia, 1596 - 1662). Ingalaterrako Jakue I.aren alaba. 1613an Federiko V.arekin ezkondu zen, eta hura Bohemiako errege egin zuten 1619an. Hogeita hamar urteko gerran Federikok lurralde osoa galdu zuen. Elisabet orduan Holandara joan zen, eta gabezian bizi izan zen urte batzuetan. Ondoren Ingalaterrara joan zen bizitzera.