Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Borboikoa

Espainiako erregina (Fontainbleau, 1603 - Madril, 1644). Nafarroako eta Frantziako Henrike IV.aren eta Maria Mediciren alaba. 1615ean Asturiasko printzearekin (1621. urtetik aurrera Filipe IV.a izan zena) ezkondu zen. Olivares konde-dukearen politikaren kontra aritu zen, azkenean hari kargua kentzea lortu zuen arte. Estatuko arazoak trebeki konpontzen jakin zuen, senarra kanpoan zenetan.