Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holden, William

Estatu Batuetako zinema antzezlea (O’Fallon, Illinois, 1918 - Santa Monica, Kalifornia, 1981). William Franklin Beedle, Jr. du benetako izena. Egin zituen filmen artean, aipatzekoak dira: Sunset boulevard (1950), Born yesterday (1941), Picnic (1955), Kwai ibaiaren gaineko zubia (1957), Giltza (1968), Lehoia (1962), Alvarez Kelly, The Devil’s brigade, Fedora (1977), etab. Oscar saria jaso zuen 1953. urtean Stalag 17 filmean egin zuen lanagatik.