Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holbach, Paul-Henry Dietrich baroia

Frantses filosofoa (Edisheim, Palatinatua, 1723 - Paris, 1789). Parisen eta Lynden-en ikasi ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua. Alemanezko zientzia liburuen itzultzaile eta zabaltzailea izan zen, eta Diderot-en adiskide zenez gero, Encyclopédie-ren idazketan esku hartu zuen. Holbach-entzat erlijioak oro despotismoaren tresna dira. Haren obra nagusia Izadiaren sistema (Système de la nature, 1770) da. Errealitate natural eta moralaren teoria ateo, materialista eta determinista azaltzen du Holbach-ek hor: materiazko natura gauza guztien —gizona barne— lehen kausa da eta betidanik izan da, ez du sekula inork sortu. Beste obra batzuk: Kristautasuna estalkirik gabe (Le Christianisme dévoilé, 1773); Moral unibertsala (La Morale universelle, 1776).