Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holmes, Larry

Estatubatuar boxeolaria (Cuberth, Georgia, 1949). Pisu astunetan munduko txapelduna izandakoa 1978-1985 bitarteko urteetan. 1976an hasi zen profesional gisa. Bi urte geroago, Ken Norton mendean hartuta, txapeldun atera zen. Bere karreran borroka gogoangarriak egin zituen, hala nola Muhammad Aliren aurkakoa (1980) edota Michael Spinksen aurkakoa (1985). Azken horren kontra galdu zuelarik ezin izan zuen gainditu Rocky Marciano mitikoak ezarritako errekorra (berrogeita zortzi garaipen). 1988an titulua lortzen ahalegindu zen berriro, baina Mike Tysonek menderatu zuen, lau borrokalditan. Guztira berrogeita hamaika borroka egin zituen eta horietarik berrogeita zortzi irabazi. 1992an, berrogei urtetik gora zituela, Evander Holyfielden aurka borrokatu zen munduko titulua lortzeko, baina galdu egin zuen.