Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernandorena, Teodoro

Gipuzkoar politikaria eta bertsolarien bultzatzailea (Zizurkil, 1898 - ?). Dentista da lanbidez. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria izan zen 1934-1935. urteetan. Bertsolarien lehiaketak antolatu zituen 1935 eta 1936. urteetan. Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren Lapurdira jo zuen, eta bertsolarien alde lan eginez jarraitu zuen han ere. Hondarribian hartu zuen egoitza 1970. urtean. 1991n bertsozaleen esker ona jaso zuen, Emile Larre eta Mariano Izetarekin batera, Bertsolari Eguneko omenaldian.