Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hacker

iz. Ing. Jatorrian, ordenagailu edo konputagailuen zaleari ematen zitzaion deitura, informatikako programazio eta teknologiek liluratutako erabiltzaileari. Baina 1980ko hamarkadan, konputagailu pertsonalak eta urrutiko sarbidea eskaintzen zuten sareak agertu zirenean, gutxiespen hitza bihurtu zen, eta sare bateko konputagailuetan ezkutuan sartu, eta bertako datu edo programak kontsultatu edo aldatzen dituen erabiltzailea izendatzeko erabiltzen hasi zen hacker izena. Horrez gainera, nola dabiltzan ikusteko helburuz sistema eragileak xehatuz gozatzen dituenari ere hacker deitzen zaio.