Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Habyarimana, Juvenal

Ruandar politikari eta militarra (Gasiza, 1937 - Kigali, 1994). Ruandako armadaburu eta Guardia Nazionalaren ministro izan zen 1963an. Estatu kolpea jo zuen 1973an, eta Kayibanda agintetik kendu. Errepublikako presidente izan zen, Defentsa ministro gero eta, ondoren, Lehen Ministro. Hutu eta tutsi etnietako herritarren arteko harremanak baretzen ahalegindu zen.