Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hadid, Zaha

Indiar arkitektoa (Bagdag, 1950). Londresen ikasi zuen arkitektura, eta hiri horretan egindako eraikin batengatik Diseinu Arkitektonikoaren Urrezko Domina eman zioten 1979an. 1983an Hong Kong Peak Clubaren lehiaketako sari nagusia eskuratu zuen. Obra aipagarriak ditu, besteak beste, Düsseldorfeko arte zentroa (1989), Cardiffeko opera, Osakan eginiko Folie bat (1990) eta Vitrako suhiltzaileen etxea (1993). Hadiden marrazkiak ere oso ezagunak dira, eta munduko museo eta erakustoki ospetsuenetan egoten dira ikusgai.