Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Greenstein, Jesse Leonard

Estatubatuar astronomoa (New York, 1909 - Arcadia, Kalifornia, 2002). Yerkes behatokian lan egin zuen 1937-1948 bitartean. Kaliforniako Teknologia Institutuko astronomia ikasketen sortzaile izan zen. Espektrokopista gisa, izar arteko espazioa aztertu du, elementuen ugaritasuna, izar bereziak, eta oroz gain eta sakonki, izar nano zuriak, haien masa, argitasuna, tenperatura, osaera eta abar.