Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Greene, Graham

Ingeles idazlea (Hertfordshire, 1904 - Suitza, 1991). Katoliko egin zen 1927an, eta morala eta horri buruzko gaiak erabili zituen. Eleberriak idatzi zituen, batez ere, baina baita ere misteriozko eleberriak, ipuinak, antzerkiak, filmetako gidoiak, zine kritikak… Haren lan ezagun batzuk: The power and the glory (1940, Agintea eta aintza), The heart of the matter (1948), The end of the affair (1951, Affair-aren amaiera). Zinemara eraman diren kontakizunak: The third man (1950, Hirugarren gizona), Our man in Habana (1958, Habanako gure gizona). Ironia eta kezka, biak nahasten ditu bere lanetan. Benetako gertaera bortitzak erabiltzen ditu batzuetan, eta baita urruneko lekuak eta pertsonaia aztoratuak ere. Azken liburuak: Travels with my aunt (1969, Bidaiak nire izebarekin), The human factor (1978, Giza faktorea), The doctor Fisher of Geneva (1980, Genevako Fisher doktorea), Hamargarren gizona (1985), Kapitana eta etsaia (1988), bere azkeneko nobela.