Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Greene, Robert

Poeta eta eleberrigile ingelesa (Norwich, 1558 - Londres, 1592). University wits delako taldeko (Oxford eta Cambridgen sortu zen antzerkigile taldea) kide izan zen. Bere obra dramatikoetan, The Honorable History of Friar Bacon and Friar Bungay (1594) eta The Scottish History of James the Fourth (1598), Sheakespeareren aitzindari izan zen. Lan errealistak ere idatzi zituen; haietan Londresko pobreen bizimodua deskribatu zuen (A Groat’s Worth of Wit, bougth with a Million of Repentance, 1592).