Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grégoire, Jean Albert

Frantses autogintzaren sustatzailea eta idazlea (Paris, 1899 - Paris, 1992). Hainbat automobil eta eredu asmatu eta egin zituen (Tracta, Amilcar Compound…) eta etengabe jardun zuen ibilgailu hobeak egiteko ikerkuntza lanetan: automobil elektrikoa, turbinadun autoa… Autogintzaren historiaz hainbat liburu plazaratu zituen, adibidez L’aventure automobile (Automobilaren abentura), Les Vingt Quatre Heures de Le Mans (Le Manseko 24 Orduak), Cinquante ans d’automobile (Automobilaren 50 urte), eta baita eleberriak ere: L’ombre de l’argent (Diruaren itzala), Les fanatiques (Fanatikoak).