Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Bragado, Jesús Ángel

Espainiar atleta (Madril, 1969). 50 km martxako lasterketan espezialista da; martxako espainiar atleten belaunaldi handi baten aitzindari da, Valentín Massana eta Daniel Plazarekin batera. Emaitzarik onenak Aire Libreko Munduko Atletismo Txapelketan lortu ditu; munduko txapelketa irabazi zuen, hain zuzen ere, 1993. urtean, Stuttgarten (Alemania). Handik bi urtera, 1995ean, Göteborgen (Suedia), bosgarren gelditu zen, eta hurrengo txapelketan, 1997. urtekoan, Atenasen (Grecia), zilarrezko domina eskuratu zuen. Garrantzi handiko garaipenak lortu ditu, orobat, Munduko Kopan; bi aldiz gelditu da txapeldunorde (1993an, Monterreyn, eta handik bi urtera Pekinen), eta txapela irabazi zuen 1997. urtean, Podèbradyn (Txekiar Errepublika). Behin irabazi du Europako Kopa (1991) eta 1997. urtean Espainiako txapelduna izan zen.