Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Canclini, Néstor

Argentinar saiakera egilea, 1976. urteaz geroztik Mexikon bizi dena (La Plata, 1939). Filosofiako doktore titulua lortu zuen Parisko eta La Platako unibertsitateetan. Irakasle eta ikertzaile izan da Mexikoko Unibertsitate Autonomoko filosofia eta letretako fakultatean, eta Antropologia eta Historia Eskola Nazionaleko irakasle. Hainbat aldizkaritan parte hartu du, hala nola Cuadernos Políticos, Plural, Sábado, La Jornada eta Excelsior aldizkarietan. Saiakera liburu ugari idatzi ditu, besteak beste: Cortázar, una antropología poética (1968, Cortázar, antropologia poetikoa), Arte popular y sociedad en América Latina (1977, Arte herritarra eta gizartea Latinoamerikan), Las culturas populares en el capitalismo (1981, Herri kulturak kapitalismoan), Tijuana, la casa de toda la gente (1989, Tijuana, jende guztiaren etxea), Culturas híbridas. Estrategias para entrar y salir de la modernidad (1991, Kultura hibridoak. Modernotasunera sartzeko eta irteteko estrategiak), Políticas culturales en América Latina (1987, Politika kulturalak Latinoamerikan), El consumo cultural en México (1993, Kultura kontsumoa Mexikon).