Garborg, Arne Aadne
Norvegiar idazlea eta hizkuntza eraberritzailea (Time, Jaeren, 1851 - Hvalsted, 1924). 1877 eta 1882 bitartean Aberria astekaria argitaratu zuen Norvegiako herri hizkuntzan (landsmaal). Bjørnson-en eraginez pentsamendu librera jo zuen Ikasleak-Nekazariak bere lehen eleberriak (1883) adierazten duen bezala. Gizonak eleberri naturalistan kritika ofizialari eta burgesiari eraso zien. Beste zenbait obrarekin ere eztabaida sortu zuen, baina nolabaiteko mistikotasunera itzuli zen berriro; fedea eta bizitza bateratzen saiatu zen (Gizon nekatuak, 1891, Aita galdua, 1899).