Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garces, Jordi

Katalan arkitektoa (Bartzelona, 1945). Bere jaioterriko Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan egin zituen arkitektura ikasketak. 1970. urtean eskuratu zuen titulua eta 1987an Arkitekto Doktore izendatu zuten. Behin titulua eskuratu zuelarik, Enric Soriarekin hasi zen lanean. Handik urtebetera irakasle gisa sartu zen Einako Diseinu Eskolan, eta 1973 arte iraun zuen jarduera horretan. 1975. urtean proiektuen irakasle izendatu zuten Bartzelonako E.T.S.A. eskolan.