Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garbo, Greta

(Greta Lovisa Gustafson benetako izenez). Suediar zinema antzezlea (Stockholm, 1905 - Stockholm, 1990). Stockholmen egin zituen antzerki ikasketak. Erraztasun handia zuen kameraren aurrean lan egiteko. 1920-1930 urteetan zinemako “izar” ospetsuenetakoa izan zen. Haren film nagusiak: Gösta Berlings Saga, Stiller-ekin Suedian egina; Grand Hotel (1932), Queen Christina (1933), Anna Karenina (1935), Marguerite Gautier-en eleberria (1937), Maria Walewska (1937), Ninotchka (1939). 1954. urtean Hollywood-eko akademiak sari berezi bat eman zion bere interpretazio ahantzezinengatik.