Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garbizu Salaberria, Tomas

Gipuzkoar musikagilea (Lezo, 1901 - Donostia, 1989). Danielen eta Juanen anaia. Donostian, Madrilen eta Parisen egin zituen piano, musika laguntza, konposizio eta organo ikasketak. Guztien artean organo-jotzaile eta musikagile lanetan nabarmendu zen Garbizu. Sari ugari jaso zituen. Lan nagusiak: Danos la paz (1941), Tríptico al buen pastor (Espainiako Sari Nazionala eta maisu obra, 1954), Missa Benedicta (Espainiako Sari Nazionala, 1960), Baso-Jaun eta Babiloniko (1964-1965), Garbiñe (1967), Dos canciones populares (Espainiako Sari Nazionala, 1966), Herriko meza (1965), Gure meza (1967), Aloña pastorala (1979), Lezoko erria eta Lur berri (1981). Alas de Paz eta Diez fusiles esperan filmen musika idatzi zuen Tomas Garbizuk.