Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko IIa Frantziakoa

Frantziako erregea 1559-1560 bitartean (Fontainebleau, 1544 - Orléans, 1560). Katalina Mediciren eta Henrike II.aren semea zen. Maria Estuardo-rekin ezkondu zen, eta aginpidea eskuratu zuenean bere emaztearen osabei (Guise familiari) utzi zien aginpidea. Guisetarren indarra ahultzearekin antolatu zuten buruzagi protestanteek Amboise-ko matxinada (1560).