Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Paolakoa

, santua. (Francesco Martotilla benetako izenez) Italiar aszeta (Paola, Calabria 1416 inguruan - Plessis-lez-Tours, 1507). Ermitau egin zen hamalau urte zituela, eta hemeretzi urte zituenerako anaidi baten zuzendaria zen (Anaia guztiz txikiak). Luis XI.ak, sendatuko zuen itxaropenez, Frantziara joateko eskatu zion; erregea hil egin zen, baina Frantzisko Frantzian geratu zen eta Amboise-n eta Montils-lez-Tours-en komentuak sortu zituen. 1519an egin zuten santu.  v  Jaieguna, apirilaren 2a.