Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Ia Alemaniakoa

Alemaniako enperadorea 1745-1765 bitartean (Nancy, 1708 - Innsbruck, 1765). Lorrenako duke izan zen Frantzisko III.a Stephane izenez (1729-1735), eta Toskanako Duke Handi Frantsizko II.a izenez (1737-1765). Bera izan zen Habsburg-Lorrenako adarra sortu zuena. Maria Teresa Austriakoarekin ezkondu zen. Poloniako Erregetzarako Gerraren ondorioz, , Toskanako Dukerri Handia utzi behar izan zuen Lorrenako dukerria eskuratzeko. Karlos VI.a hil zenean (1740), etsai zuen Bavariako hautesleak lortu zuen garaipena eta Karlos VII.a izenez enperadore izan zen. Frantziskok 1745a arte itxaron behar izan zuen enperadore izateko. Hondamen asko izan zituen bere gudarosteak eta herria bere aurka azaldu zen horregatik. Emaztearen esku utzi zituen estatuari zegozkion arazoak. Hamasei seme-alaba izan zituen, Josef II.a, Leopoldo II.a eta Maria Antonieta besteren artean.