Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Saleskoa,

santua. Genevako apezpikua eta Elizako doktorea (Salesko gaztelua, Thorens, Savoia, 1567 - Lyon, 1622). 1593ean egin zen apaiz, eta Chablaisko kalbindarrak katoliko bihurtzeko saioak egin zituen. 1599an Genevako apezpikuaren laguntzaile izendatu zuten eta 1602an apezpiku kargua eskuratu zuen. Chantalgo Joana santuarekin batera Bisitazioko ordena sortu zuen (1610). Philothea edo Deboziozko bizitzarako sarrera (1608-1619, hiru aldiz euskarara itzulia S. Pouvreauk, J. Haranederrek eta J.C. Etxeberriak) idatzi zuen, eguneroko bizitzan Jainkoarenganako jaiera nola bizi erakusten duena. Bere lanak frantsesez eta hitz lauz idatzitako klasiko aurreko estiloko idatzi bikainenetakoak dira.  v  Jaieguna, urtarrilaren 24a.