Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Ia Siziliakoa

Sizilia Bietako erregea 1825-1830 bitartean (Napoli, 1777 - Napoli, 1830). Fernando I.aren eta Maria-Carolinaren semea. Bi alditan izan zen agintari erregetza bere eskuetan izan aurretik; 1812an lehenik, ingelesen mendean (haiek onartarazi zioten konstituzioa) eta 1820an bigarrenez, Pepe jeneralaren matxinadaren garaian. Errege izendatu zutenean ez zituen aintzat hartu bere aurretik egindako berrikuntzak, eta begiko zituenen esku utzi zuen gobernua. Metternichen aholkuak onartu zituen eta politika atzerakoia egin zuen.