Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fra Diavolo

(Michele Pezza benetako izenez) Abenturazale italiarra (Itri, 1771 - Napoli, 1806). Calabrian lapur ibili zen, eta 1799an borboitarren zerbitzuan jarri zen. Zazpi urte geroago Calabria frantsesen kontra errebela zedin saiatu zen, baina San Severinon atxilotu ondoren, Napolin Josef Bonapartek hiltzera kondenatu zuen.