Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frade Odriozola, Josu

Bizkaitar sindikalista (Bilbo, 1948). Iberdrola elektrizitate konpainian lan egiten du. 1973az geroztik UGT-Euskadiko afiliatua da eta hainbat kargu izan ditu sindikatuaren barruan. Besteak beste, Iberdrolako delegatu sindikala izan da, UGT-Bizkaiko Zuzendaritzaren Antolamendu idazkaria (1976-1980) eta UGT-Euskadiko Erakunde Ekintzetako idazkaria (1986-1990). 1990ean, UGT-Euskadiko idazkari hautatu zuten eta 1994an, Gasteizen egindako VI. Biltzarrean, berriz hautatu zuten. Gaur egun, ehungintza, kimika eta elektrizitate arloko enpresak biltzen dituen UGTren Federazioko idazkari nagusia da.