Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frade Prieto, Juan Antonio

(«K. Toño» deitua) Bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria (Bilbo, 1914). Bilboko Arte Ederretako Eskolan egin zituen pintura ikasketak. Madrilen 1957. urtean egin zen Nazioarteko Arte Ederretako Erakusketan parte hartu zuen Otoño izeneko obrarekin. Fraderen lan nagusiak Bilboko ikuspegiakdira, eta Euskal Herriko ohiturei buruzkoak.