Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fozida

Antzinako Greziako eskualdea, Beoziaren eta Etoliaren artean. Eskualde menditsua da. Lokrida bi zatitan banatzen zuen. Hiri nagusiak: Anfisa, Daulis eta Elatea. Delfosko tenpluak gerra sakratuak eragin zituen Fozidarren eta Beoziarren eta Tesaliarren artean. Mazedoniako Filipos II.ak suntsitu zuelarik, mazedoniarrekin bat egin zuen.