Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fraca Royo, Luis

Euskal musikagilea (Aizón-Zaragoza, 1929). Lehenengo musika ikasketak Donostia eta Madrilgo kontserbatorioetan egin zituen. Piano eta Konposizioaren arloan José Cubiles eta Francisco Escudero izan zituen irakasle. Sestaoko Musika Bandako zuzendari izan da eta urte luzez Andoaingo Udal Musika Eskolako eta bertako Musika Bandaren zuzendari izan zen.