Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando Ia Aragoikoa

(«Zuzena» deitua) Aragoi eta Siziliako erregea 1412-1416 bitarteko urteetan (1373 - Igualada, Katalunia,1416). Gaztelako Trastamarako dinastiari hasiera eman zion Aragoien. Gaztelako Joan II.a bere ilobaren erregeorde kide zelarik, Antequerako hiria hartu zien Granadako arabiarrei (1410). Aragoiko errege izendatu zuten Caspeko Hitzarmenean (1412), bertako erregea oinordekorik gabe hil baitzen. Jakue Urgelgo kondearen matxinada zapaldu zuen, hark ere Aragoiko erregetzarako eskubideak omen zituela eta (Balaguer, 1413). Sartaldeko Zisma amaitzeko asmoz, alferrik saiatu zen Benedikto XIII.a antipapak bere jarrera utz zezan.