Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando Bulgariakoa

(Saxonia-Koburgo-Gothako printzea) Bulgariako erregea (Viena, 1861 - Koburgo, 1948). 1887. urtean hautatu zuten Bulgariako printze. Errusiak 1894ean eta Europako beste nazio batzuek onartu zuten ondoren. Bulgariako auziak eta tirabirak baretzen eta konpontzen saiatu zen, eta bateratze eta eraberritze bidean jarri zuen. 1908an, Turkiar Gazteen Iraultzaz baliatu eta Bulgariako tsar edo errege titulua hartu zuen. Boris bere semeari utzi zion koroa 1918an.