Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernandez, Luis

Frantses futbol jokalari eta entrenatzailea (Lyon, 1959). Gurasoak espainiarrak ditu. Futbolari karrera Paris-Saint-Germain taldearekin hasi zuen. Talde horrekin Frantziako Kopa irabazi zuen, bi aldiz (1982 eta 1983an) eta Frantziako Liga behin (1986). Frantziako selekzioarekin Europako Nazioen Txapelduna izan zen 1984an. Matra-Racing taldean ere jokatu zuen. 1991n utzi zion nazioarteko futbol txapelketetan jokatzeari, selekzioarekin 53 aldiz jokatu ondoren. Harrezkero, futbol entrenatzailea da. Athletic Club de Bilbao taldeko entrenatzailea izan da.