Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando Ia Borboikoa

Napoliko erregea Fernando IV.a izenez, 1759-1816 bitarteko urteetan, eta Sizilia Bietakoa ondoren, 1816-1825 bitarteko urteetan (Napoli, 1751 - Napoli, 1825). Aitaren ondorengoa izan zen, hark Espainiako erregetza hartu zuenean (Karlos III.a), eta Austriako Karolina bere emaztearen eskuetan utzi zuen aginpidea. John Acton zaldun ingelesak erreginarengan zuen eraginaren ondorioz, Britainia Handiaren aldera jo zuen Siziliak, frantsesen kontra (1798). Birritan Siziliara ihes egin behar izan zuen, eta 1815a arte han geratu zen; britainiarrek ezarri zioten konstituzioa ere onartu zuen. Itzuli zenean, berrikuntza guztiak indarrik gabe utzi zituen, Murat fusilatu eta Sizilia Bietako errege titulua hartu zuen.