Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández, Sergio

Mexikar saiakera egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (Mexiko DF, 1926). Espainiar letren doktoregoa lortu zuen Mexikoko Unibertsitaten Nazional Autonomoan. Irakasle izan da unibertsitate horretako filosofia eta letretako fakultatean. Antologia bat osatu zuen 1993. urtean Mas que verdad de amor, verdad de vida, antología de la nueva poesía granadina (Amodiozko egia baino gehiago bizitza egia, Granadako poesia berriaren antologia) eta ipuin liburu bat beste zenbait egilerekin batera 1989an Los siete pecados capitales (Zazpi bekatu nagusiak). Saiakera liburu ugari argitaratu ditu, besteak beste: Ideas sociales y políticas en el " infierno", de Dante y en los "sueños" de Quevedo (1950, Ideia sozialak eta politikoak Danteren "infernuan" eta Quevedoren "ametsetan"), Cinco escritores hispanoamericanos (1958, Bost idazle hispanoamerikar), Ensayos sobre literatura española de los siglos XVI y XVII (1961, Saiakerak XVI. eta XVII. mendeko Espainiako literaturan), El amor condenado y otros ensayos (1982, Amodio kondenatua eta beste saiakera batzuk). Eleberrien artean hauek dira Fernándezen lan nagusiak: Los signos perdidos (1958, Ikur galduak), En tela de juicio (1964, Zalantzan), Los peces (1968, Arrainak), Segundo sueño (1976, Bigarren ametsa), Retratos del fuego y la ceniza (1983, Suaren eta hautsaren erretratuak).