Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández, Sebastián

Arabar gerrillaria, Dos Pelos («Ile Bi») izenaz ezaguna. Espoz eta Ilundainen konfidantza osoa izan zuen Napoleonen aurkako gerran eta Arabako borondatezko soldaduen lehen ostea eratu zuen. Arlabango guduan buruzagi izan zen. Erregezaleek hil zuten, bere gizonekin batera, Lizarran 1822. urtean.