Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández de Heredia, Juan

Aragoiko almirante eta jakituna (Munebraga, Zaragoza, 1310 - Caspe, 1396). Rodasko eta Jerusalemgo San Joan ordenetako Maisu Handia izan zen eta eragin handia izan zuen Aragoiko erregearen eta Avignongo Aita Santuaren gorteetan. Avignondik Erromarako bidean lagundu zion Gregorio XI.ari. Aragoiko hizkuntzari buruz idatzi zuen eta bilduma historiko ugari egin zuen (Gran crónica de España eta Gran crónica de los conqueridores).