Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández Caballero, Manuel

Espainiar musikagilea (Murtzia, 1835 - 1906). Pedro Albénizekin pianoa eta Eslavarekin konposizio ikasketak egin zituen Madrilgo kontserbatorioan. Espainiako eta Kubako orkestren zuzendari izan zen. Zartzuelak egiten hasi zen 1891. urtean: Los sobrinos del Capitán Grant, El dúo de las Africanas, La Viejecita, Gigantes y Cabezudos.