Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández de Navarrete, Joan

Espainiar margolaria (Logroño, 1526 - Toledo, 1579). «Mutua» izenez da ezaguna. Frai Vicente de Santo Domingoren ikasle izan zen eta Italian trebatu zen. Tizianoren eragin handia izan zuen. 1556an, Van der Weydenen koadro batzuk eraberritu zituen Escorialen. Filipe II.ak gorteko pintore izendatu zuen ondoren. Escorialerako Donejakue Handiaren heriotza, San Lorentzoren heriotza, Familia Santua, Jaiotza eta beste koadro batzuk egin zituen, Apostoluen saila horien artean. El Pradon (Madril) eta Weimar-eko eta L’Ermitageko (San Petersburgo) museoetan daude bere koadroak.