Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández de Lizardi, Jose Joaquín

Mexikoko eleberrigilea (Mexiko, 1774 - 1827). Hego Ameriketako lehen eleberria idatzi zuen (Periquillo Sarmiento, lau ale, 1816tik aurrera). Don Castrín de la Fachenda, bere obrarik onena, argitaratu zuen 1832an. 1812. urtean hasi zen El Pensador Mejicano agerkari liberala argitaratzen eta izen horri («Mexikoko Pentsalaria») eman zioten bere garaikoek. Mexikoko burujabetasunaren alde borrokatu zen.