Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández Arbós, Enrique

Espainiar biolinjotzaile, orkestra gidari eta musikaria (Madril, 1863 - Donostia, 1940). Bruselan eta Alemanian sakondu zituen ikasketak. Madrilgo eta Londresko kontserbatorioetako irakasle izan zen eta Madrilgo orkestra sinfonikoko zuzendari. Erromantzak, trioak eta El Centro de la Tierra zartzuela idatzi zituen, eta Albenizen Iberia obrako zenbait zati egokitu zituen orkestrarako.