Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernán González

(970). Gaztelako lehen konde independentea. 950. urte aldera, Leongo erresumatik bereizi zituen Gaztelako lurrak, erresuma harenganako lotura guztiak hautsi zituen eta konde titulua bere etxeko oinordekoei eman zien. Mairuen kontra borrokan jardun zuen eta San Esteban de Gormaz izeneko herrian garaitu. Bere autonomia arriskuan jartzen zutenen kontra ere gerra egin zuen. Espainiako Romancero edo erromantze bilduman jasoa dago bere bizitza: El poema de Fernán González, XIII. mende erdialdean idatzia.