Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernandel

(Fernand Contandin benetako izenez). Frantses aktorea (Marseilla, 1903 - Paris, 1971). Operetako eta komediako aktore gisa hasi zen, baina zineman izan zuen osperik handiena. Bere filmetan inozo, xamur, eratsu eta umoretsu agertzen da beti Fernandel. M. Pagnol-en filmetan gailendu zen batik-bat (Angčle, 1934; Regain, 1937; Schpountz, 1938; La fille du puisatier, 1940, eta Don Camilo film saila).