Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fa Hsien

(Fa Hien, Fa Xian) Txinako fraide eta itzultzaile budista (Shansi, IV. mende bukaera). 402. urtean Indiara egin zuen bidaiaren bidez hasi ziren Indiaren eta Txinaren arteko harremanak. Haren idatziek informazio ugari eman dute budismoaren lehen garaiez. Indiara egin zuen bidaian Asiako erdialdeko lurraldeak gurutzatu zituen; bidaia horretan gertatuak eta ikusiak Fo Kuo Chi (Erreinu Budistetako ibiliak) liburuan jaso zituen. Indiara joan eta budisten ikastetxe garrantzizkoenetan ikasi zuen. Artean txinerara itzuli gabe zeuden testu budistak erosi eta Txinara bihurturik haiek itzuli eta argitaratu zituen.