Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Extremiana Barrasa, Hilario

Euskal musikagilea (Miranda de Ebro, 1958). Lehenengo musika ikasketak aitarekin egin zituen, eta Madrilen osatu zituen. Hainbat irakaslerekin ikasi ondoren –Carmelo Bernaola, Antón García Abril, Luis de Pablo, Carles Guinovart–, bera ere irakasle bilakatu zen. Horrez gainera, Bilboko Musika Banda, Gasteizkoa eta Ertzaintzaren Banda zuzendu izan ditu. Lau urtez Bilboko Kontserbatorioko ikasketaburu eta errektoreorde izan zen. Bilboko Goi Musika Kontserbatorioko harmonia irakasle eta bertako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari da.