Eyadema, Étienne Gnassingbé
Togoko militar eta politikaria (Pya, Lama Kara, 1935). Grunitzky agintaritzatik eraisteko estatu kolpean parte hartu zuen 1967an, eta Togoko Errepublikako gobernuburu eta lehendakari bihurtu zen. Kargu hartan berretsi zuten, 1972an, erreferendum bidez, eta 1979an (konstituzioa eraberritu zen) eta 1986ko hauteskundeetan ere bera aukeratu zuten. 1991z gero, istilu latzak gertatu izan dira Togon, lehendakariaren dimisioa eta demokrazia ezartzeko eskatuz, besteak beste, eta herrialde hartan gorabehera eta salaketa asko izan diren arren Eyadema da, gaur egun, lehendakari.
- exotismo
- exotoxina
- exozeloma
- Explorer
- Extremiana Barrasa, Hilario
- Eyadema, Étienne Gnassingbé
- Eyharts, Léopold
- Eyheramendy, Pierre
- Eyre, Edward John
- Eyre
- Eyre