Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euzko Nekazarien Bazkuna

Hego Euskal Herriko nekazarien elkartea. 1933ko otsailean sortu zen, Policarpo Larrañagak bultzaturik, eta Euzko Alderdi Jeltzalea alderdiari loturiko elkarte edo bazkuna izan zen. Oso harreman estuak izan zituen ELArekin. Baserriaren defentsa eta nekazarien bizi maila goratzeko neurriak bultzatzea izan ziren E.N.B.aren helburu nagusiak. E.N.B. Gipuzkoan garatu zen bereziki.